Zuei!

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Gangoitia 2015ko uzt. 17a, 08:30

Lurri, amatxiren etxeko sukaldean egositako hitzen gozoa gurera ekarri, eta bihotz, buru, belarrietan kili-kiliak eragiteagatik. 


Haritzi, etxetik urrun egonda ere, ezezaguna auzokide bihurtuz, herri bat oinarritik eraikitzen laguntzeagatik. Taldean oinarriturik, kide guztien erritmoak errespetatzeagatik, eta ume eta gazteei, bene-benetan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena eskaintzeagatik.

Ainhoari, botere-banaketak deuseztatu nahian, bidelagun eraldatzaile izateagatik; komunetako ateetako marrazki binarioak kendu, eta komunetik behera botatzeagatik. Denok egin dezakegu pixa eserita!

Joni, benetako muga bakarrak, norberaren buruan eraikitako hormak direla demostratzeagatik.

Yahiari, egarri den herria te kikarez asetzeagatik; bizitzaren garratza, maitasunaren goxoa eta heriotzaren zapore leuna emateagatik.

Iratiri, ohiko egoeratik ateratzeko beldurrari, barregarri geratzearen ikarari, pintzel lodiarekin, zurdakiarekin, erasotzeagatik. Sormena da bide bakarra!

Oxandari, pertsonen arteko harreman osasuntsu, justu eta asegarriak josteagatik. Elkarren arteko zaintzari balioa emanez, zirrarak azaleratuz, gozatu eta gozarazteagatik.

Udalekuei. Eta zuei! Lizarran, Abadiñon, Ozaetan, Mendigorrian, Itziarren, Mendexan, Santa Eufemin, Goñin… egon(go) zareten bidelagun (haur, gazte eta beti gazte) guztiei: jarraitu zaretenak izaten! Jarraitu, bizitza irriz abordatuz, mundua jolas bihurtzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!