Erantzukizuna, kobratzeko bakarrik?

Erabiltzailearen aurpegia Herriaren Eskubidea

Durangoko Udalean soldaten inguruko eztabaida izan zenean, argudioetako bat erantzukizuna izan zen. Kargu handiagoa, ardura handiagoa; eta, beraz, soldata handiagoa. Logika ulerterraza da.

2023an, gobernu berriaren lehen erabakietako batekin, alkatearen soldata %66 igo zen: 47.500 eurotik 77.929ra. Alkateordeen soldatak ere nabarmen igo ziren. Azalpena? Ardura handiko karguak direla.

Baina hor dator hausnarketa. Durangoko Udalean zerbait atzeratzen denean, espediente batek huts egiten duenean edo kudeaketan arazoak sortzen direnean, sarritan entzuten dugu: "Teknikarien kontua da" edo "gai teknikoa da".

Eta egia da: teknikariek beren lana eta erantzukizuna dute. Baina orduan, zein da arduradun politikoaren erantzukizuna?

Ez da espedientea berak egitea. Baina bai gainbegiratzea, galdetzea, arazoei aurrea hartzea, erabakiak hartzea eta azalpenak ematea.

Horregatik, galdera ez da soldata handia edo txikia den. Galdera beste bat da: erantzukizunak soldata handiagoa justifikatzen badu, zer esan nahi du erantzukizun horrek gauzak gaizki ateratzen direnean?

Erantzukizuna ezin baita nominan bakarrik agertu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!