Orain, ordea, berehalakotasunak ez digu ia uzten pentsamendua pausatzen, eta eztabaida askotan ideia bat garatu baino lehen etiketa edo eraso pertsonala iristen da.
Eta tonu hori behar ez den tokian agertzen da. Durangoko apirileko osoko bilkuran, adibidez, nahikoa izan zen gobernutik bere soldata merezi ez duen oposizioko norbaiti esatea dena eremu deseroso horretan murgiltzeko. Eta ez zen esandakoa bakarrik izan, ondoren etorri zena baizik: defendatzeko aukerarik gabe, jada ez dago eztabaidarik, inposaketa dago.
Eta azkenean, begira, pentsatzen hasi naiz agian nahastu egiten ditugula hezkuntza eta edukazioa. Unibertsitateko tituluek ezagutzak bermatu ditzakete, baina ez dute beti erakusten nola egon edo nola eztabaidatu duintasunez. Klasea izatea —ikasten ez den hori— beste zerbait da.