3 urteko promes hautsiak kirolean

Erabiltzailearen aurpegia Herriaren Eskubidea 2026ko otsailaren 13a

Azken 3 urteetan EAJk eta PSOEk Durangoko kirol zerbitzuei buruz egindako kudeaketaren balantzea tamalgarria da. Kudeaketa izan behar zuena erakundeen utzikeria bihurtu da.

Beste uda batean ez da aldagelarik egongo Tabirako igerilekuetan, 2025ean martxan egon zitezkeenean. Eta ikusiko dugu udako igerilekuak noiz ireki daitezkeen aurten.

Fitness aretoko (itoginekin barruan kanpoan baino euri gehiago egiten duela ematen du) makinak ez dirudi inoiz helduko direnik. Bitartean, mantentze-lanak egiteari utzi zaio. Eta zerbitzu-kontratua, utzikeriagatik iraungita.

Baina larriena urtarrilean iritsi zen: milaka erabiltzaile urteko abonuak berritu ezinik. Igerilekuetako atean bertan buelta eman eta etxera itzuli behar duten familiak. Hiruhileko abonu garestiagoak ordaintzera behartuta dauden milaka erabiltzaile. EAJk eta PSOEk oinarrizkoa kudeatzeko duten ezintasuna agerian uzten duen lardaskeria. Orain prezioak igo nahi dituzte eta jarduera anitzeko abonua kentzen dute, beren utzikeria pairatzen dutenak bi aldiz zigortuz.

Udal kirolak ez du aitzakiarik behar, instalazioak mantenduko dituzten eta erabiltzaileak errespetatuko dituzten kudeatzaileak behar ditu. Durangok gobernuz mozorrotutako abandonu honek baino zerbait hobea merezi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!