14 milioi alferrik galduak

Erabiltzailearen aurpegia Herriaren Eskubidea 2025eko abenduaren 19a

Durangoko Azoka amaitu da eta Gabonetako argiak piztu dira, baina 2026ko aurrekontuak onartu gabe jarraitzen dugu. Aurten jakin dugu EAJren eta PSOEren kudeaketa txarrak, PPren laguntzarekin, 4 milioi euroko kostua izango duela Correosen eraikin zaharra eraisteko. Halaber, beste 3 milioi euro Pinondo Etxea eta 7 milioi San Agustin ospitale zaharra birgaitzeko gastatu beharko ditugu. Bi eraikin horiekin, Herriaren Eskubidea/Independienteak akordio bat genuen Eusko Jaurlaritzak 120 zuzkidura-etxebizitza sor zitzan gazteentzat, adinekoentzat, indarkeria matxistaren biktimentzat... Hala ere, EAJk eta PSOEk akordio horiek eta oposizioaren proposamenak errefusatu dituzte.

14 milioi euro xahutzera behartzen gaituen deriba hori gorabehera, Herriaren Eskubidea/Independienteak eskua luzatuta izango du aurrekontu berriak negoziatzeko eta Durangoko jendearen arazoei irtenbideak bilatzeko: Jolas Libreko Gunea, adinekoentzako zentro irisgarri berria, taxilaguna areagotzea, psikobonuetarako sarbide handiagoa, kirol-instalazioak hobetzea (itoginik gabeko fitnes-aretoa eta jendeak eskatzen digun ekipoa, belardi berria Arripausuetan, futbol zelai eta kiroldegiak kantxa berriak Tabiran...), eta beste hainbat proposamen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!