Politikak herritarren zerbitzura egon beharko luke, ez norberaren mesedetan. Diru publikoa guztiona da, eta arduraz, gardentasunez eta neurriz kudeatu behar da. Baina hori betetzen al da?
Ez da politikarien lana gutxiestea, baizik eta koherentzia eta eredua eskatzea. Herritarrei austeritatea eta zorroztasuna eskatzen zaizkienean, zergatik ez da printzipio bera aplikatzen udal gobernuan?
Agian ez da zenbatekoa gehien kezkatzen gaituena, baizik eta sinboloa: agintarien eta herritarren arteko distantzia handitzen ari dela sentitzen dugu. Eta politikak, alderantziz, hurbiltasuna eta konfiantza sortu behar lituzke.
Azken batean, galdera bat geratzen da: noren alde egiten da politika, norberaren alde ala durangarren alde?