Lore sorta bat

Erabiltzailearen aurpegia Herriaren Eskubidea 2025ko urr. 3a, 08:30

Helduago egiten garen heinean, gero eta gehiago irudikatzen dugu gure zahartzaroa, hainbat galdera eginez geure buruari; gure osasunak errespetatuko ote gaituen, zenbat denbora izango dugun disfrutatzeko gure maiteen ondoan, zaintza duinak ordaindu ahal izango ote ditugun, eta kezkagarriena, adinekoentzako arreta publikoaren faltak ezartzen duen iraultza-zergari biziraun beharrik gabe ibili beharko ote garen.

Durangon, adineko izateagatik dirua kentzeaz gain, duintasuna ere lapurtzen digute, kalera irteteko aukera ukaturik; 'buru argi'-ren batek uda garaian igogailua konpontzea erabaki duelako. Zer jasotzen dugu ordez? Txandaka kalera irtetea bateria gabeko aulki batean, ez dagoelako prest egoitza batean ematen zaion erabilerarako. Irtenbidea bilatzen duten bitartean, gure aitite eta amamek bero-boladak haien urrezko kaiolan igarotzen dituzte, erantzun bat emango zaien zain.

Beti geratzen zaigu kontsolamendu bat: ehun urte betetzean, lore sorta eder bat oparituko digutela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!