Sendatzen duten eskuek, urratzen den arima

Erabiltzailearen aurpegia Herriaren Eskubidea 2025ko eka. 13a, 08:00

Atzera begiratuz gero, balkoi horiek ikusten ditut, non euren biziak arriskuan jartzen zituzten sanitarioak txalotzen ziren, ordu amaigabeak ospitale eta egoitzetan, plastikozko jantziak eta alkoholez edo ozonoz desinfektatuak,… beren dedikazio eta laguntzagatik aintzatetsiak eta sarituak.

Gaur, heroi horiek beraiek erlojuaren kontra korrika egiten dute gainezka egindako anbulatorioetan, gainezka egindako larrialdiak artatzen dituzte, eta, orain, pediatra bat zigortu nahi dute hilzorian dagoen neskato bati azken orduetan laguntzeagatik. Noiztik da delitua errukia? Heriotzak ez ditu ordutegiak ulertzen. Nahi duenean iristen da, eta gizatasunez jokatzea hor egotea da. Osasun-langileen eskuak dira jaiotzean hartzen gaituzten lehenak eta kaleratzen gaituzten azkenak. Enpatiaz eta maitasunez beteriko eskuak. Gure osasun-langileek gizatasuna galtzen duten egunean, gure itxaropena galduko dugu.

Osakidetza hilzorian dago murrizketengatik eta pribatizazioengatik. Erakundeen utzikeriak jota dago, sendatzen gaituztenak isilik odolusten diren bitartean.

Horregatik kalera atera behar dugu osasun publiko eta kalitatezkoaren alde oihukatzera, murrizketarik eta pribatizaziorik gabe. Horregatik, ekainaren 19an Durangon izango gara, merezi dugun osasuna eskatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!