Hala ere, udalaren eskumenak garatzen jarraitu behar dugu:
- Durangoko katu-koloniek seinaleztapena eta etxolen kokapena zain dute. Batzuk eraikiko diren lursailetan daude; beraz, animalia horientzako jarduketa-plan bat behar da.
- Gaur egungo bilketa-zerbitzua lizitazio zain dago eta animalia asko baztertzen ditu.
- Partida ekonomikoa ez da nahikoa animalia guztiak zaintzeko, eta handitzea beharrezkoa da.
Gizartea aldatzen ari da eta herritarren kontzientzia ere bai. “Izaki sentikor” terminoa gero eta konprometituagoa den biztanlerian txertatu da. Alderdi politikoak arlo hauetan hobekuntza-neurriak txertatzeko arduradunak gara. Animalien ongizatea etorkizunera begirako ikuspegi baten adierazle da. Ez da baliabide kontua soilik, baizik eta borondate politikoa eta etorkizuneko ikuspegia. Durango ezin da atzean geratu elkarbizitza bidezkoago baterantz.