Hauteskundeekin iristen diren promesak bete beharrean, ikusten dugu zerbitzuak gero eta okerragoak direla, eta marra gorriak ere pasatzen direla. Adibidez, anbulantziarik gabe pasatzen ditugun egun guztiak; edo mediku bakar batekin Durangoko larrialdietan, izan beharko lituzkeen 3 egunen ordez. Azken urteetako murrizketek eta pribatizazioek egoera larrian utzi gaituzte, eta jendeak kalera atera behar izan du osasun publiko duina izateko eskubidea eskatzeko. Durango, Berriz, Zaldibar, Garai... lehen mailako arretako medikurik gabe. Itxaron-zerrendak haziz doaz, hilabete familiako medikuarentzat eta urtebete baino gehiago espezialitate batzuentzat. Eta geratzen diren langileak, ahalik eta zerbitzu duinena eman nahian, askotan beren osasunaren kontura.
Aitzakiatzat jarri digute Euskadin medikurik ez dagoela. Hala ere, 2011tik, mediku elkargokideen eta erizainen kopurua %30 igo da. Eta apurka-apurka, aitzakiaz aitzakia, helburua lortzen ari dira, milioi erdi euskaldunek baino gehiagok aseguru pribatua dute.