Psikobonuak ekimen aitzindaria dira, Herriaren Eskubidea/Independienteak sustatua 2023an, Durangoko nerabe eta gazte guztiek osasun mentalerako sarbidea izan dezaten. Osasun mentaleko arazoak beste edozein osasun-arazo bezala normalizatzeko modu bat ez ezik, Osakidetzaren aldetik beharrezko arreta jasotzen ez dutenentzako laguntza ere bada. Denborak arrazoia emateaz gain, bonu guztiak agortu dira, eta Osakidetzak osasun mentaleko arazoak (gure garaiko beste pandemia handia) tratatzeko beharrezko baliabideak jarri behar dituela erakutsi du.