Egun osoan Zornotzako kaleetan giro alaia nagusitu zen eguraldi bikainari eta hainbat musika eta dantza talderi esker, baita tabernariek pintxo-potea eskaini zutelako ere. Galdeketa erabateko normaltasunez eta inolako arazorik gabe garatu zen, goizeko 9etan hasi eta iluntzeko 8ak arte.
Bozketaren emaitza aurkeztu zen ekitaldian antolatzaileek beren esker ona adierazi zieten egun eder hau aurrera ateratzen lagundu zuten bolondres guztiei, galdeketa finantzatzeko diru edo opari bidez ekarpena egin zuten enpresa, taberna eta dendariei eta, noski, botoa ematera hurbildu ziren herritarrei.