Zaldibarko Udalak Eitzaga errotako armarria herriaren irudi izatea ebatzi du. Endika Mogrobejok egindako azterketa baten ostean hartu da erabakia eta tartean Gerediaga Elkarteko kideekin ere kontrastatuz.
Herriko armarririk zaharrenetarikoa den Eitzagako errotako armarriak 3 otso ditu, bata bestearen azpian. Horri Zaldua izena gehituko zaio, hori izan zelako herriaren jatorrizko izena.
Hona hemen albistea eskualdeko komunikabideetan:
Argazkia Zaldibarko Udalaren webgunetik jasotakoa da, errotako armarri originala