Bilboko Arkeologia Museoaren laguntzarekin, 6-12 urte arteko gazteek arkeologoen lana ezagutzeko aukera izango dute. Topa Gerediaga izenarekin ekainaren 7an Gerediaga Elkarteak bere 50. Urteurrena ospatzeko egingo duen ekitaldia da umeen tailerra
Ondarea zaintzea da Gerediaga Elkartearen helburuetako bat. Arkeologoen lanaren garrantzia azaldu nahi diete gaztetxoenei. Horregaitik, ustezko aztarnategi batean zer lan egiten duten ikusi eta ikasiko dute. “Arkeologoa egun batez” tailerra Bilboko Arkeologia Museoan egiten dituzten tailerretan arrakastatsuenetako bat da. Ekainaren 7an, Astola auzitegi etxe aurrean atonduko dute aztarnategia goizeko 10:30ean hasita.
Topa Gerediaga jaiak egun osoko egitaraua izango du umeen tailerraz gain: argazki ibilaldia, ikerketa lerroei buruzko eztabaidagunea, eskerron ekitaldia, bazkaria eta kantu-erromeria.
ADI!!! Ekitaldi batzuetan izena eman behar da maiatzaren 31ra orduko