Txapelketei dagokienez, martxoaren 6an bertan izango da Euskadiko Atletismo Federazioaren (EAF) mendi lasterketen txapelketa, Urretxun.
Euskal Mendi Federazioaren txapelketak hauek izango dira:
- ULTRA: Maiatzaren 14an Domusa Teknik, Azpeitian.
- LINEA: Irailaren 17an Sorginen Lasterketa, Axpen, Atxondon.
- GAZTEEN Txapelketa: Irailaren 27an Gorbeia Suzien, Zeanurin.
-KM BERTIKALA Urrian: Anboto km bertikala, Arrazolan, Atxondon.
EMFk argitaratu duen egutegiarekin jarraituz, EMF kopa 5 lasterketak osatzen dute eta horietatik 4 lasterketa amaitu beharko ditugu korrikalariok sailkapenean agertzeko. Martxoaren 19an hasiko da, Bediako Kolazinoko mendi egunarekin (24km/ 1600m+) eta hurrengoak hauexek dira:
- KILIMON TRAIL MENDARO, apirilaren 2an.
- AMURRIO TRAIL, ekainaren 19an.
- BASTIDA TRAIL, uztailaren 9an.
- URDUÑAKO MENDI LASTERKETA, azaroaren 13an.
Mundu mailako lasterketei dagokienez, Merrell markak antolatzen duen Skyrunner World Series zirkuitua dozena bat lasterketez osatua dago, kontinente guztietan zehar aurki daitezkelarik. Aipatzekoa, finala Zeanuriko Gorbeia Suzien lasterketa izango dela. Polita izango da munduko lasterkari onenak etxetik gertu ikusi ahal izatea.
Salomon markaren Golden Trail Series zirkuituan gertuen geratzen zaigun lasterketa Zegaman izango da, betiko legez korrikalari onenen erakusleiho bikaina.
Zu ere gogotsu zaude denboraldiari ekiteko?