Gainera, parte-hartzaile bakoitzari hondakinak gordetzeko zakutxo bat eman eta hurrengo kontrol puntuko zaborrontzietan uzteko agindua eman zioten. Horrekin batera, anoa puntuetan norberaren edalontzia edo botila bete beharko dute edariz, ez baita aparteko edalontzirik emango. Ni erabat ados nago neurri horiek hartzearekin, are gehiago ultra distantzietan eraman ohi dituzten janari eta edari kopuruak kontuan hartzen baditugu.
Mendi lasterketen ospea handitzen doala gauza jakina da eta kirol batek jarraitzaile asko pilatzen dituenean, araudiak beharrezkoak dira. Uste dut mendizaleon ezaugarri komuna dela ingurugiroa zaintzeko nahia. Baina, tamalez, badira gutxi batzuk (gutxiengoa direla pentsatuz lasaiago nago), ingurumena ez zaiena gehiegi axola. Mendian edozein egunetan botata aurkitu izan ditut gelen plastikozko edukiontziak. Beharbada pentsatuko dute jolas-parke bat dela eta egunaren amaieran garbitzaileak aritzen direla dena jasotzen?
Mendiaz gozatzen dugun guztiok errespetua zor diogu hainbeste ematen digun inguru horri.