Euskaraldiko hamaikakoa aurkeztu dute Mallabian

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Mallabia 2018ko uzt. 16a, 14:00

Mallabiko herritarrak bariku iluntzean batu ziren plazan Euskaraldiko hamaikakoa aurkezteko.

Ekitaldian, herriko Euskaraldiko batzordekide batek ekimenaren berri eman zuen, eta ondoren, hamaikakoa aurkeztu zuen. Hamaikako honetako kideek azaroaren 23tik abenduaren 3ra ahobizi eta belarriprest bezala hartuko duten rolaren berri eman zuten, eta banan-banan beraien konpromisoa adierazi zuten. Hizkuntza ohiturak aldatzeko aukera ona dela aitortu zuten denek eta ahalegin horretan jardungo dutela 11 egunez.

Barikuko ekitaldia herriko sarea gehiago zabaltzeko aukera bezala aurkeztu zuten, eta udazkenetik aurrera hasiko dira lanketa sakonagoa egiten 11 egunei begira: herritarrak gehiago informatu, animatu, izen-emate ofizialaren berri eman, herritarrak formatu... Aurkezpenean jende asko bildu zen eta astean zehar herriko Udalekuetako umeek eta gazteek ekimen honen harira egindako zenbait eskulan ikusteko aukera ere egon zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!