anboto.org

"Euskaraz bizitzeko aukerak biderkatu behar ditugu"

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Durangoko Euskaraldiak jaurti du txupinazoa txosnagunean. Hamaika ahobizi eta belarriprest oholtzara igota irakurri dugu pregoia. 

"Lau durangarretik hiruk ulertzen dugu euskara", gogoratu dute Ane Abanzabalegi eta Arkaitz Zarraga pregoilariek. Ildo horretatik, hiztunok aurrerapausoak eman behar ditugula gogoratu dute pregoian. Hizkuntza ohitura horiek aldatzera dator, hain zuzen, Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Izena eman daiteke dagoeneko internet bidez (euskaraldia.eus) edo eguaztenetik aurrera Artekalean zabalduko dugun lokalean. Gora San Fausto jaiak! 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa