Zer da Euskaraldia?
Euskaltzaleak aktibatu nahi ditugu beren egunerokoan euskaraz bizitzeko urratsak eman ditzaten. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimena gauzatu nahi dugu Euskal Herri osoan, baita Durangaldean ere.
Zelan parte hartu?
Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrak ahobizi eta belarriprest bihurtu nahi ditugu. Ahobiziak, ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak dira (baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere). Belarriprestak, berriz, gutxienez euskaraz ulertzen duten kideak dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak. Parte hartzeko izen-ematea zabalduko da, eta identifikaziorako txapa baliatuko dute guztiek.