2023ko urriko hilabete hontan, nire ikuspuntua konpartidu nahi nuke.
Aldez aurretik, barkamena eskatu nahi dot orain arteko idatzietan esandakuekin norbait minduta sentidu izan bada, edo hemen esango dotenakin norbait minduta sentitu ahal bada. Beste batzuk ere, benetan egoera mingarrian gaudela esan neike. Egoera zaila da. Nire ikuspuntua da gaur egungo egoeraren aurrean, nire aldarrikapena lursail osasuntsu baten alde eta erabakitzeko eskubidiaren alde. Bihotzez esan neike herri honen alde aritzea dala nire asmua. Bertan bizi naiz hemeretzi urtian eta bertan sortu da nire familia.
Hasteko, Kofradixen gainian eindako liburuaren lana mundiala pentsatzen jatela esan nahi nuke. Ein beharrekua, ordu mordo bateko dedikaziñuakin eta ondorenguei lagatako sekulako testigantza. Orain arte irakurritakuakin, identifikaturik sentitu naiz pertsona batzuekin. “Horrela egin da beti” ideiari aurre eginez, orduan etorkizuna zana, gaur egungoa eraiki zan. Sortu daigun gaur biharkua. Herriaren nahia kontutan hartuta, nola ez?
Bestalde, Laixiar egunian azaldutako puntu desberdinen artian, faltan bota izan neban presidenteak ez aipatzia munarrien kokapenaren geolokalizazioaren lana. Lan haundixa hori ere, eta nire ustez herritarrei jakinarazteko modukua. Mapa baten bittartez bakoitzak bere telefono mugikorrarekin mugak ezagutu ahal izateko. Pentsatzen dot, aurten oraindik guztiz amaittu barik egongo zala edo.
Gauzak horrela, iurretarrei nire planteamentua ahalik eta modu argixenian azaltzia gustauko jatan. Ea gai naizen, lan nekeza baita bakardadetik einda. Gero, herritarren iritzia zein dan jakitea nahiko nuke.
Danok gara desberdinak eta normala dan moduan, danok sentitzen dittugu gauzak modu desberdin baten. Bakoitzak modu desberdin baten bizi dittugu kofradiak. Batzundako sentimentuz eta nortasunez bizitako erakunde bitxi bat. Beste batzundako urtean behineko musika eta edari banaketa. Beste batzundako erramintta bikaina herri lurrak landuta, herritarren behar batzuk asetzeko (uste dot hau dala jatorria eta ideia honen zale amorratua naizela onartu behar dot). Eta beste batzundako guzti horrek nahastuta neurri desberdinetan. Eta, iurretar askondako, gauza ezezaguna da Kofradien inguruko guzti hau.
Pertsonoi gertatzen jaku batzuetan, maitte dogun zerbait kritikatua dela sentitzen badogu, gure nortasuna eta gu pertsonalki kritikatuak izaten ari garela sentitzen dogula. Behin baino gehixagotan esan dot hau kofradi batzarretan: errespetu osoa erakundeari eta pertsonei, baina uste dot zilegitasun guztia daukogula ein direnak eta egiten ari direnak kritikatzeko, berplanteatzeko eta goiazen norabidea aldatu beharra azaltzeko. Orain.
Zelan onartu adibidez, iurretarrei adieraztea lursailaren erdiaren etorkizuna (110 hektarea) hamarkada batzuetarako kanpoko espeziekin monoluktibatzera bideratu dala? Egoera klimatikoa eta terrenuaren osasun egoera kontutan izan barik? Herritarrok ez dogu euki inungo aukerarik gure nahia adierazteko. Hor daukogu min haundixa batzuk. Ez da ezer ein eta ez da eitten ari egoera bideratzeko.
Horregaittik uste dot, zilegia dala eskatzea bertan behera lagatzea monokultibo horrek mantentzera urtero bideratzen dan 35.000€-ko gastua. Edo gutxienez, pinus pinasterrekin landatutako 70 hektareak, aurreko idatzietan adierazitako arrazoiengaittik. Tartean, badakigula hongo baten erasoa jasotzeko aukerak oso ugariak direla, %85eko hilkortasunarekin.
Iurretarrok ez dogu euki erabakitzeko inungo aukerarik. Eta lursoruaren egoera, landatutakoaren osasun egoera eta krisi klimatikoa kontuan euki beharreko baldintzak dira orain hartu beharreko erabakietan.
Danon artean erabaki beharrekua da etorkizuna.
Ezin da izan 110 hektareakin egin zana moduan: dana monokultibatzea erabaki eta gero komunikatu herritarrei. Edo, 2023ko Laixiar egunean gertatutakoa, baskulan obra eingo dala erabaki, eta gero jakinarazi herritarroi.
1926koak dira Kofradien estatutuak, oraindik indarrean daudenak, erramintta ezinbestekua, joku arauak.
Estatutuetan zehazten da ordezkarixen aukeraketa zelan egin behar den, baina kasu batzuetan, herrixak ez dau euki ordezkarixak aukeratzeko aukerarik. Beraz, ez dogu inungo aukerarik euki gure ondorenguen etorkizuna marrazteko. Uste al dogu jendeak ez dauela parte hartzeko gogorik holakotan? Euskal Herriko basoa edo kanpoko monokultibuean artean aukeratzeko eskatuko baginuan… posible da erantzuna ez izatea norberaren gustokua. Kolpe latza izango zan niretzako eukaliptoa garaile urtengo bazan, baina herritarrek erabakitta izango zan.
Oin bi urte, Bakixan lursail batengaittik 40.000€-ko gastu bat eitteko egoera suertatu jakun bertako ordezkarixoi. Erabaki hori guk ez hartzea pentsatu genuen eta auzotarron artian erabaki dogu zer egin eta zelan. Nola erabakiko dogu bik danongaittik? Azkenean askoz merkeago eta baldintza hobiagotan Bakixa auzoak lursaila bereganatu dau. Ez da izan nire aukerarik gustokuena baina… Jendeak parte hartu nahi dau!
Gertatzen danaren ondorioak danon artean banandu daiguzen. Banandu daigun zama. Aditu desberdinekin egotia nahi nuke eta informazioa herritarrekin konpartitzia. Aditu hauen kolaborazioa lortzia ez zan erreza izango, baina helburuak merezi dau. Uste dot Kofradixek egin beharreko lana zala, eta behin eta berriz horrela eskatu izan dot, baina ukatu ein jat. Informazioa jasota, herritarron artian erabaki beharko ginuke ea merezi dauen gaur egungo mokultibua mantentzen jarraitziak edo buelta erdi emon lurren egoerari.
Estutuak hola diño:
Artículo 29.-del destino de los fondos.
2º-Remanente
Las cantidades que resten una vez descontados los gastos, recibirán la aplicación siguiente: a) Un 80% de su importe será invertido por la Junta en la realización de obras y servicios directamente necesarios o convenientes para la promoción y mejora de las condiciones de vida de los vecinos.
Beraz, guk ezin dogu espekulazioetan hasi. Arauak garbiak dira. 2019an, 1.000.000€ pilatu ziren kontuetan azkenengo pinudixa gaixotu eta botatakuan. Proposamen desberdinak ipini dittut mahai gainian lehenengo egunetik, adibidez:
- Etxebizitzetan Kit solar termikoak instalatzia. Ur beroa doan urtean zazpi hilabetez, urte mordo baterako. Sistema hori gure etxean 15 urtian daukogu martxan, arazo barik. Kofradixek %100 finantziatuta 50 etxebizitza, %50 finatziatuta 100 etxebizitza, 250.000€-kin (adibide moduan). Uste dot oso ekarpen garrantzitsua izango zala kofradixen aldetik, estatutuetan esaten dana beteta, herritarren bizimodua errezteko. Orduan, hiruko erregela hori erabiltzen dot bestelako gastuak eitten direnean, horrek emon ahal dosku gastuen neurrixa.
- Gutxienez hiru bider proposatu dot baitta, iurretar guztioi eskeinitako ikastaro bat antolatzia. Aditu desberdienkin bertako espezieekin lursailak nola landu ikasi ahal izateko, lursail jabeei aukera desberdinak zeintzuk diren azaltzeko…600€ ikastaro osoa, ez bakoitzarena. Guztira. Ba mingarrixa da hiruretan ezezkua izatia erantzuna. Ta mingarrixaua oraindik, batzar berdinian, danondako ikastaroari uko egin, eta jarraian proposatu ordezkariendako bazkari bat antolatzea kofradien diruakin. 1323€.
Horrelako gauzek eruan ninduten ordezkari izaten jarraitzeari uko egitea. Gero “desadostasun ideologikoak” moduan aipatu izan dana. Horregaittik eskatzen dot, bertan behera lagatzea monokultibuak mantentzera urtero bideratzen den 35.000€-ko gastua bertako espezieekin ordezkatuz. Baita bertan behera gelditzea baskularen obria (15.000€??? = 3 etxebizitzatan ur beroandako kit solarrak. Honek egunero erabiliko dira). Aldarrikatzen dot baita, herritarrok erabakitzeko aukera eukitzea. Bakixako adibidea ipini neike.
Hauxe zan egoera 2017xan, okerrera egin dogu modu nabarmenean.Urriko egun guztietan 30ºC inguruan gaude. (Sakatu goiko loturan eta ikusi 01:15:40tik aurrera). Eskerrik asko onduan zaudetenoi. Eskerrik asko “ba arrazoia daukozu” esaten dostazuenoi (ez dot arrazoia eukitzerik nahi, herriaren anistasuna ordezkatzen dauen etorkizun bat nahi dot klima eta natura kontutan eukiz). Eskerrik asko “nik lagunduko dotsut” esan dostazuenoi (nahiz eta gero ez ausartu eta atzera egin). Eskerrik asko “zure moduko gehixau egon beharko ziren” esan dostazuenoi (ba buruko minen banaketa eingo nuke gustora bai).
Benetan sinisten dot danon artean erabakittako etorkizun bat hobiaua izango dala. Herri hobiau baten bihurtuko gaittu. Bihotzez, besarkada bat danoi. Aurrera!