Sarean da Elorrixoko gazteen eta euskaran gaineko dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia Ebalixu 2015ko api. 1a, 10:20

Arriolan emandako dokumentala sarean ipini dogu, edonork ikusi eta elkarbanatzeko moduan. Oso pozik daude herrian eduki duen harrerarekin: 120 lagun inguru elkartu ginen dokumentala ikusteko, eta gero, gaiaz eztabaidatzen jardun genuen 40 pertsona inguruk. 

Dokumentala ikustearekin batera, Ebalixu taldea be aurkeztu gura izan genuen herrira begira. Gure asmoa Elorrixoko gazteen arteko elkarlana sortzea da, euskararen erabilerari buelta bat emon eta herri euskaldun bat izatera heltzeko.

Hurrengo hitzordua apirilaren 15ean ipini dogu, 18:30ean Ateneoan. Herriko gazte guztientzako batzar irekia izango da, hemendik aurrerakoei buruz berbetan hasteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!