Aste Santuko kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Durangoko Musika Banda 2018ko mar. 21a, 11:00

Martxoaren 25ean, igandea, arratsaldeko 19:00tan Andra Mariko Basilikan izango da Aste Santuko kontzertua, Tabira Musika Banda eta organoaren eskutik.

Tabira Musika Bandak, Aste Santuko kontzertua eskainiko dugu, martxoaren 25ean, Igandea, organoaren laguntzarekin. Organoa jotzen Mikel Ansola Garitagoitia 18 urteko markinar gaztea izango dugu. Organo ikasketak burutzen ditu eta datorren ikasturtean Musikenen (Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian) jarraituko du bere formakuntza.

Kontzertuan joko diren obra batzuk bandak berak bakarrik joko ditu eta beste batzuk, berriz, organoarekin izango dira. Kontzertu egunean joko diren obrak besteak beste hauek izango dira:
Mesopotamia (Marcha de procesión) Jose Vélez García, Himno Nacional dos terciarios Franciscanos (Juan Ignacio Busca de Sagastizabal), Finale from symphony (Camille Saint-Saens), Canzona per organo (Kees Schoonenbeek), La Madrugá (Abel Moreno) eta Celebration fanfare (Satoshi Yagisawa)

Zuzendari lanetan Luis Orduña Ridruejo maisua izango dugu.

Gonbidatuta zaudete denok kontzertura.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!