Musika banda eta organo kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Durangoko Musika Banda 2017ko aza. 12a, 15:45

Azaroaren 19an, domeka, eguerdiko 13:00tan Andra Mariko Basilikan izango da kontzertua, Zezili Deunaren eguna ospatzeko.

Azaroaren 22an Zezili Deuna eguna ospatzen da, Musikarien zaindariaren eguna hain zuzen ere. Egun hori ospatzeko, azaroaren 19an, domeka, eguerdiko 13:00tan Durangoko Musika Bandak kontzertu berezi bat eskainiko du organoaren laguntzarekin Andra Mariko Basilikan. Kontzertuan joko diren obra batzuk bandak berak bakarrik joko ditu eta beste batzuk, berriz, organoaren laguntzarekin izango dira. Organoan Xabier Arana Arrinda izango dugu eta zuzendari lanetan Luis Orduña Ridruejo maisuak.

Kontzertu egunean joko diren obrak besteak beste hauek izango dira:

1492 Conquest of Paradise (Vangelis), Himno Nacional dos terciarios Franciscanos eta Misa de Pastorale: Kyrie eta Benedictus (Juan Ignacio Busca de Sagastizabal), Gustav Holsten Chaconne eta Song without words "I´ll love my Love" eta nola ez, Invocación a Santa Cecilia.

Gonbidatuta zaudete denok kontzertu honetaz gozatzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!