Pelikuletako soinu bandak

Erabiltzailearen aurpegia Durangoko Musika Banda 2017ko urr. 10a, 13:37

Durangoko Musika Bandak kontzertua eskainiko du San Fausto jaietan, Urriaren 15ean Uribarriko Andra Mariako elizpean izango da.

Eskainiko dugun kontzertuan berrikuntza batzuk ikusteko aukera izango duzue, besteak beste zuzendari berria daukagula, Luis Orduña Ridruejo, jaiotzez Barañaindarra baina egun Altsasun bizi dena. Gaztea izan arren esperientzia handiko tuba jole eta zuzendaria dugu berau. 2002.urtetik geroztik zuzendari lanetan dihardu zenbait bandetan. Horretaz gain zuzendari gonbidatua izan da: Bilboko Udal Bandan, Irungo Bandan eta Albatera-Alacanteko La Aurora bandan besteak beste. Baita Nazioarteko hainbat bakarlarien zuzendaria izan da  orkestra desberdinekin.

 

Kontzertuari dagokionez esan, aurtengoan "Pelikuletako soinu bandak" joko ditugula: Avatar, Piratas del Caribe, Frozen, Indiana Jones........ Gonbidatuta zaudete eta ea zuen pelikula gustukoaren soinu banda entzuteko aukera duzuen, hala bada une eder bat gozatu dezazuela gurekin.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!