Durangoko Udal Bibliotekan, datorren astean, otsailak 4 (osteguna) eta 5 (ostirala), arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara, Marc Ambit Fernández kataluniarra izango dugu telebista serien inguruko hausnarketa bat egiteko.
Jorratuko diren gaiak:
* Gatazka: kalitate artistikoa eta serieko ekoizpena
o Serieen funtsetan dauden motiboak
o Iragarkigileak eta beraien boterea
o Publizitatea eta promozio-joera berriak
* AEBetako telebista-fikzioaren funtzionamendua
* Telebistako serieen bilakaera 50eko hamarkadatik gaur egunera arte
o Serie mitikoak
o Serie ikusienak
o Eragin handiko serieak
* Telebistako serieen eragina gizartean
o Serieak, moralitatearen epaile
o Gutxiengoak: behar bezala agertzen dira?
* Serietako hizkera
* Izan diren sortzaile eta egile nagusiak
* Gomendioak, gaika eta generoka
* Gaur egungo serie bikainak
* Laster ikusiko diren serie azpimarragarriak
Erreserbak, doan, bibliotekan, telefonoz edo liburutegia@durango-udala.net-en.