Oraingo honetan Urkiolara gerturatuko gara lineako autobusean, ondoren bidez bide eta ermitaz ermita Durangora jasteko. Tartean aurkituko doguz, Urkiolagirre eta Larrano Puntako gailurrak, Axuriko pagaida edota Larringango haize-errota moduko puntu interesgarriak.
Holan, Durangaldeko ondarea deskubritzen jarraitzeko asmotan gabiz, tartean azalpen txikiren bat edo beste emonez. Hitzordua, Durangon, Madalenako autobus geltokian (Bilborako norantzan), goizeko 8:35tan. Izen ematea, Alpino Tabiraren bulegoan maiatzak 17 eta 19an 19:00tik 20:00ra edota katazka@alpino-tabira.org helbide elektronikoan izen abizenak eta kontaktu modu bat emonda. Informazio gehiago www.alpino-tabira.org