Oiz eta Serantes, urtea amaitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Tabira mendi taldea 2015ko abe. 10a, 12:58

Abenduarekin batera, amaiera emongo deutsagu 2015eko ekintza egutegiari. Lehen zita zapatu honetan daukagu, hilak 12, Oiz mendiarekin. Datorren astebururako itzi doguz ohiturazko ekintzak: bazkideen batzar nagusia zapatu arratsaldean eta Turroi Eguna domekan. Hemendik gonbidatuta zagoze ekintzetan parte hartzera!!

Mendi taldean prest daukaguz urtea amaitzeko pentsatu doguzan ekintzak.
Lehenengo zita zapatu honetan, hilak 12, izango da Oiz mendira egingo dogun bisitarekin. Parte hartzeko, nahikoa izango da goizeko 8tan Iurretako Aita San Migel plazan agertzea. Ibilbideak 23 km inguru daukaz eta asmoa Durangora 14:00etarako bueltatzea da.
Hurrengo zapatuan, hilan 19, arratsaldeko 17:00tan bazkideen batzar nagusia ospatuko da eta bertan, besteak beste, urteko balantzea egin eta 2016.urterako behin-behineko ekintza proposamena aurkeztuko dira. Batzarrari amaiera ohiko luntx eta opari banaketarekin emongo jako.
Domekan, hilak 20, Turroi Eguna ospatuko dogu, aurten Nerbioi ezkerraldean. Santurtzi eta Zierbenako La Arena auzoaren artean egingo dogun 13 km inguruko ibilaldian, Serantes eta Luzueroko tontorrak bisitatuko doguz. Bide erdian, ohitura dan legez, partaideen artean turroia eta mistela banatuko dira. Eguna borobiltzeko La Arenako jatetxe batean bazkalduko da.
Turroi Egunera joateko izena emon beharko da Goenkaleko bulegoan, 20:00tik 21:00ra Abenduaren 10, 15 edo 17an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!