Euskal selekzioa bai, laguntza ere bai

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Arabiourrutia Obregon

Azken asteetan Euskal pilota selekzioari buruz asko hitz egiten ari gara. Nazioarteko euskal pilota federakuntzak Euskal pilota federazioa bere kide onartu ostean, urteetako lanaren osteko asebetea eta poztasuna izan dira nagusi. Are gehiago, orain hilabete eskas Gernikan jokatu zen Jai Alai Nations Leagueak izan zuen arrakasta eta gero.

Baina Euskal pilota selekzio propioa edukitzeak, bide berri bat zabaltzen du. Lan askorekin bete beharreko ibilbide bat. Hala nola eta lehenik eta behin: finantziazioa edo inbertsioa, materiala, baliabide pertsonalak (entrenatzaileak, prestatzaile fisikoak…) eta instalazioak.

Eta gaurkoan, azken ohartxoan zentratuko naiz, zehazki Euskal Autonomia Erkidegoan ditugun Trinkete instalazioetan. Gure artean ditugun pilotaleku kantitate eta kalitatea ugaria dela jakin badakigu, baina ez da berdina gertatzen trinketekin (ez kantitate, ezta kalitate aldetik ere). Gure selekzioko pilotariak behar bezala prestatu daitezen, trinket gehiago beharko genituzke eta bestela, dauden gutxi horietan arazorik jarri ez eta behar besteko erosotasunekin laguntzea, euskal pilotak bizi duen momentua historikoa baita. 

Honegatik, gure instituzioei eskaera egin nahi diet beraien menpe dauden instalakuntzetan erraztasunak jartzeko: inbertsio gehiago, instalakuntzen mantenimendu zorrotzagoa, flexibilitatea ordutegiekin… eta horrela denok bat eginda joan gaitezke gure pilota selekzioaren alde lanean. Bestela, hainbeste urteetan itxaroten izan garen momentu historiko honek, ez du ezer balioko etorkizunean. 

Beraz, dena hitzontzikerian edota politikeo hutsean gelditzea nahi ez baldin badugu, badugu garaia lanean hasi eta bidea egiten hasteko. Euskal pilotak adar eta modalitate asko baititu, eta denak berdin maneiatu behar dira, bata bestearen gainetik jarri barik, denek ordezkatuko baitute Euskal pilota selekzioa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!