Oiloaren eta arrautzaren dema bezala, kantitatearen eta kalitatearen artean ere badago buruhaustea jakiteko zein datorren bata bestearen aurretik. Nire uste apalean, kantitateak kalitatea areagotzen du, estatistika kontu batengatik bada ere soilik. Hala ere, kantitatea ez dugu arazo bakarra, kantitate txiki honi egiten zaion erabilpena baizik.
Bizkaian, Abadiñoko Tornosolo trinketaz gain, Bilboko Miribilla trinketa, Lekeitiokoa eta Fadurakoa ditugu. Hauetatik, diferentzia nabarmenez, Tornosolokoa da gehien ustiatzen eta erabiltzen den trinketa: eskuz, palaz, eskolak, asteburuetako partiduak… batez ere, Tornosolo pilota taldearen lanagatik eta Mankomunitateak emandako erreztasunengatik.
Hala ere, Tornosoloren exenpluaren beste aldean, Bilboko Miribilla Trinketa dugu. Nire iritziz, Hego Euskal Herrian dugun Trinketik onena eta politena aspektu guztiak kontuan hartuta, eta honexegatik, bere erabilera oso mugatua dela deritzot, bertako arduradunen eta berau ustiatzen dihardutenen interes faltagatik gehien bat. Askotan betetzen zaigu ahoa gure kirolez, kulturaz eta abarrez, baina instituzio batzuen partetik ez da interes hau praktikara eramaten, eta Bilboko Miribilla Trinketa gehiago aprobetxatu daitekeen sentsazioa dut, pilotarion intereserako batez ere.
2030ean Bilbon jokatuko den Munduko Euskal Pilota txapelketan, Miribillako Trinketa izango da modalitate honen egoitza, espero dezagun ordurako Euskal Selekzioaren aitzakiarekin guretik hain hurbil dugun instalakuntza gehiago aprobetxatzea.