Izurtzako jolas parkeko txintxaunak herritarren artean zozkatu dituzte

Joseba Derteano

Jolasguneko jolasak, obrak hasi aurretik.

Imaginatzen duzu etxean txirrista bat izatea? Malgukidun jolasa atontzea garajean? Izurtzan, behintzat, posible da. Plazako obran barruan jolasak berriztuko dituztela eta, udalak txintxaunak zotz egin ditu herritarren artean. Aurrerago, plaza berritzean, jolas berriak ipiniko dituzte.

Esan daiteke jolas zaharrak 'langabezian' geratu direla, baina ez luzarorako. Udalak herritarren artean banatu ditu, bigarren erabilera baterako; bando batean eman zuen asmoaren berri, orain egun batzuk. Bost herritarrek erakutsi dute interesa, eta zein jolas interesatzen zitzaien zehaztu zuten. Sei jolas zeuden aukeran: txirrista, zalditxoa, txin-txauna, malgukidun jolasa, etxetxoa eta bueltak ematen dituena. Jolas bakoitza interesdunen artean zotz egin zuten. Lau jolas pertsona berari egokitu zaizkio. Beste bik jolas bana lortu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!