Barikuan 17:30ean hasita eta zapatuan goizetik eguerdira, askotariko ekitaldiak egongo dira bertan. Artisau azokagaz gainera, piknik lehiaketa ere egongo da. Azken hori zapatuan izango da, 14:00etan. Izen ematea parkean bertan egin ahal izango da. Lau sari banatuko dituzte.