Izurtzako jaiak

Izurtzako Gertufest jaia irailaren 11n eta 12an egingo dute aurten

Joseba Derteano

Dantza, aurtengo Gertufest jaialdian.

Gertufest jaialdiaren aurtengo edizioa irailaren 11n eta 12an egingo dute, antolatzaileek joan zen astean baieztatu zutenez.  Urtero legez, Izurtzako jaien barruan izango da. 

Korrala Sormen Guneak askotariko eragileekin batera antolatzen duen ekimena jaietako ekimenik arrakastatsuenetarikoa izaten da urtero. Santo Tomas parkea gertuko sortzaileen eta adierazpide artistikoen topaleku bihurtzen da dantzekin, antzezlanekin eta beste ikuskizun batzuekin. Aurtengo programazioa datozen asteetan aurkeztuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!