Bero handiak ez du jai giroa eragotzi Izurtzako Aste Kulturalean

Anboto 2026ko ekainaren 26a

Jan-edanean Santo Tomasen.

Izurtzako Aste Kulturalak eman du berea. Bero handia ez da oztopo izan izurtzarren artean jai giroa nagusitzeko.

Esaterako, San Joan bezperan su sinboliko bat baino ez zuten egin Santo Tomas parkean, baina bertaratu zirenek musikagaz eta jan-edanagaz gozatzeko aukera izan zuten. Bestalde, joan zen asteburuan egitekoa zen artisau azoka bertan behera utzi behar izan zuten, muturreko tenperaturengaitik. Aste Kulturalaren barruko gainerako ekimenak normal-normal egin zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!