Aurten pertsona bi aurkeztu dira kartel lehiaketara eta euretariko batek kartel bi aurkeztu ditu. Epaimahaiak Abadiñon bizi den gernikarraren irudia aukeratu du jaiak iragartzeko. Saria 350 eurokoa da. Kartela koloretsua da eta jaietako hainbat osagai islatzen du.