Balmasedarako egunpasan 31 jubilatuk parte hartuko dute

J.D. 2026ko ekainaren 5a

Jubilatuen lokala.

Erdoitzako Ama nagusien elkarteak egunpasa antolatu du zapaturako, Balmaseda ingurua ezagutzeko.

Irteerak harrera ona izan du, 31 jubilatuk eman dute izena. Goizean bisita gidatua egingo dute eta eguerdian bazkaritara batuko dira. Arratsaldean La Encartada fabrika-museoa bisitatuko dute. XIX. mendeko ehungintza-fabrika zahar batean kokatutako museoa da eta 1892tik 1992ra artilezko produktuak ekoitzi zituen lantegiaren historia eta makina originalak ezagutzeko aukera ematen du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!