Gaur egun 48 kidek osatzen dute elkartea eta eurak daude batzarrera deituta. Batzarraren ondoren bazkaria egingo dute elkarteak plaza ondoan duen lokalean.
Udalak hainbat berrikuntza lan egin du lokal horretan. Besteak beste, barra txikitu egin dute lokaleko gunea handitzeko. Cuestak adierazi du "pozik" daudela aldaketagaz, orain "ekimen gehiago egiteko lekua" dagoelako.
Eskulanak eta berbaldia
Esaterako, une honetan eskulanak egiteko tailerra martxan da jubilatuen lokalean. Lau astelehen irauten duen tailerra da —ordu bi saioko— eta askotariko eskulanak egiten dituzte. Horrez gainera, martxoaren 24an 'Aurretiazko borondateak' izeneko berbaldia egongo da bertan. Zer dira aurretiazko borondateak? Zelan egin daitezke? Zertarako balio dute? Adituek galdera horiei eta gehiagori erantzungo diete adituek.