Izurtzan garbigune mugikorra ipini dute martxoaren 10era bitartean

J.D. 2026ko martxoaren 2a

Izurtzako aparkalekuan kokatu dute garbigune mugikorra.

Bizkaian herririk herri dabilen garbigune mugikorra Izurtzara heldu da. Aste honetako martitzenean ipini zuten aparkalekuan, eta martxoaren 10era bitartean egongo da bertan herritarren eskuragarri. 

Edukiontzi ibiltari horrek etxeetan sortutako hondakin mota asko bertara eramateko aukera eskaintzen du. Besteak beste, etxeko tresnak, sukaldeko tresnak, sakelako telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak eta plastikozko kapsulak, tonerrak, pilak, CDak, DVDak eta erradiografiak eraman daitezke garbigune mugikorrera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!