Izurtzako plazako lanen esleipena pauso bat gertuago dago. Udalak abiatutako lehiaketara enpresa bi aurkeztu ziren. Udalak proposamen biak aztertu ditu eta Rekalde enpresa izan da punturik gehien lortu duena. Orain, esleipena behin-behinean enpresa honi ematea bozkatuko dute. Udalbatzarra bihar egitea dago aurreikusita, otsailak 13, 13:00etan. Udabalbatzarrean onartzen bada, beste epealdi bat hasiko da dokumentazioa entregatzeko eta antzeko gestioak egiteko. Azkenengo pausoa udalbatzarrean lanak behin betiko onartzea litzateke.