Aurten hamabi bat postu egongo dira pilotalekuan. Postuetan denerik egongo da: gazta, garagardoa, gozogintza, patea… Udalak euro bateko deskontu txartelak atera ditu herritarrentzat, postuetan erosketak egiteko.
Jan-edanerako aukera ere egongo da eguerdian; Eusko Labeleko oilasko pintxoak egongo dira. Iazko bideari jarraituta, aurten ere Angelman Sindromea elkarteak hartu du ekimenaren ardura. Horrela, salmentagaz ateratako dirua elkartearentzat izango da. Aurten, 2,5 euro izango da pintxo bakoitzaren prezioa. Urtero legez, Izurtzan erroldatuta daudenek doan eskuratu dezakete mokadua. Txartelak udaletxean daude eskuragarri.
Angelman Sindromea elkarteak lotura estua du Izurtzagaz. Azkenengo urteetan, elkarte honetako kideek kudeatu izan dute herriko jaietan Santa Ageda ermitan ipintzen den taberna.