Udalak antolatutako ekimena da eta bost urtetik gorako umeei zuzenduta dago. Kortak 25 urte baino gehiagoko ibilbidea du ipuin kontalari legez. 1999az geroztik, bere maletatxoa ideiez, objektuz, panpinez, eta abarrez bete eta herririk herri ibiltzen da haur eta gazteei bere ipuinak eta istorioak kontatzen. Azken urteetan irakurketa klubak ere antolatu ditu, hainbat belaunalditako jendeagaz irakurzaletasuna bultzatzeko.