Izurtzako iraganeko askotariko argazkiak ikusgai, gaur, elizan

Joseba Derteano

Gerediaga Elkarteak Izurtzako argazki zaharren proiekzioa antolatu du gaurko, 19:30erako, Bariko San Nikolas elizan.

Bere sasoian Arregi Campo familiak Gerediagari dohaintzan emaniko argazkiak dira, 1953-1959. urteen artekoak. Arregi Campo familiak Izurtzan pasatzen zuen uda urte haietan. Familia argazkiez harago, Izurtzako ohiturak eta bizimodua erakusten duten argazkiak dira. Hainbat argazki udaletxeko balkoian ere ikusi daiteke egunotan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!