[ARGAZKI GALERIA]: Gertufest jaialdiak arteaz eta kulturaz jantzi du Izurtza

E.H. 2025ko ira. 13a, 17:28

Izurtzako Santo Tomas parkea gertuko sortzaileen eta adierazpide artistiko jasangarrien topaleku izan da azken orduotan. Korrala sormen guneko kideek antolatu dute jaia, eta proposamen kultural interesgarrienaren erakusleiho bihurtu dute eremua. (Argazkiak: Lucia Meruelo)

Gertufest amaituta, orain, herriko jaietako azken txanpan sartuko dira izurtzarrak. Patata-tortilla txapelketa, herri afaria eta Xaiborren dantzaldia izango dituzte gaur. Bihar agurtuko dituzte jaiak, ardi-txakurren erakustaldiagaz, jubilatuen bazkariagaz eta mus zein partxis txapelketekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!