Izurtzan ere bat egin dute Euskaraldiagaz. Udalak eta Herriko tabernak 'Euskararen aldeko mahai berdeak' izeneko ekimena abiatu dute euskararen erabilera aktibatzeko ariketa erraldoiak dirauen egunetarako.
Tabernara doanak hiru mahai oihal berdeekin apainduta aurkituko ditu; bi terrazan eta bat barruan. Mahai bakoitzean jarri duten azalpen orriak ondo deskribatzen du ekimenaren helburua: "Izurtzan ere hizkuntza ohituretan eragin gura dugu. Horregatik, mahai berdea jarri dugu, ahobizi eta belarriprest bertan jezartzeko eta euskaraz egiteko".
Gainera, euskaraz aritzeak "saria" izango du. "Galdetu barran eta ikusiko duzu", irakurri daiteke.