Izurtzan martxan da jaietako kartel lehiaketa. Proposamenak aurkezteko epa maiatzaren 16ra artekoa da, udaletxean. Irabazleak 350 euroko saria jasoko du. Oinarriak urterokoak dira eta udaletxean eta udalaren webgunean kontsultatu daitezke. Besteak beste, kartelak 'Izurtzako Jaiak 2025' testua izan behar du eta jaietako ezaugarriren bat jaso beharko du.