Udalak herritarrak eta herriko talde eta elkarte guztiak deitu ditu bilera horretara. Denen artean jaietako programa adosteko lehenengo pausoak ematea izango da helburua. Aurreko aldietako ekimenen balorazioa egingo dute eta beste ekintza batzuk antolatzeko ideiak jasoko dituzte.