Euskal Telebistaren Herri txiki, infernu handi saioa Izurtzara heldu da. Saioko lan-taldea herrian ibili da aste honetan hainbat herritarrekin grabaketak egiten. Programaren filmazioa, berriz, datorren asteko eguenean (apirilak 3), 20:30ean, egingo dute, herriko plazan. Eguraldi iragarpena ez bada egokia pilotalekuan izango da.
Ohi moduan telebista saioak hainbat osagai izango ditu: herritarrekin egindako bideo proiekzioak, Miren Nogalesen eta Mikel Pagadiren bakarrizketak eta Sebastian Lizaso bertsolariaren bertsoak, besteak beste.