Goizeko 06:00 inguruan hiru autoren arteko istripua gertatu da Izurtzan, BI-623 errepidean eta Bilborako noranzkoan. Autoek batak bestea atzetik jota gertatu da istripua. Ondorioz, hiru pertsona Galdakaoko ospitalera eraman dituzte, Ertzaintzako iturrien arabera.
Errei bat itxita egon den arren, dagoeneko errepidea zabalik dago.