Aulki berriak eta hobekuntzak Izurtzako jubilatuen lokalean

Anboto 2025ko mar. 12a, 10:49

Izurtzako Udalak aulki berriekin hornitu du jubilatuen lokala, eta ur berogailua ere aldatu du, besteak beste.

Izurtzako Udala hainbat hobekuntza egiten dabil Erdoitzako Ama jubilatuen elkarteko lokalean. Esaterako, aulki berriak erosi ditu harako. Horregaz batera, ur berogailua aldatuta, azpiegitura hobetu dute.

Konponketak hormetan
Udalak konponketa txikiak ere egingo ditu jubilatuen lokaleko horman, arrakalak daudelako. Udal ordezkariek esan dutenez, aurrekontuak eskatzen dabiltza, gero lanak egiteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!