Izurtzako Udalak pilotalekuko sarea aldatuko du. Datorren astelehenean hasiko dira lanak eta aste horretan bertan amaitzea aurreikusten da. Sare horren funtzioa pilotek kalera ihes egin dezaten ekiditea da eta urteetako erabileragaz zaharkituta geratu delako erabaki dute aldatzea. Horregaz batera, arrazoi berdinarengatik, txaparen azpiko lona ere aldatuko dute. Lan guztiek 15.300 eurotako aurrekontua dute. Lanek irauten duten bitartean ezingo da pilotalekua erabili, udal ordezkarien esanetan.