Hona aste honetako ANBOTOren alean ere irakurgai dagoen gutuna:
"Durangoko Correos enpresari kexa publiko bat jarri nahi nioke idatzi honekin.
Izurtzako herritar bat naiz eta hilean behin edo birritan bakarrik jasotzen ditugu gutunak, eta beste batzuetan zuzenak ez diren helbideetan uzten dituzte.
Irailaren 16an, Osakidetzak bidalitako gutun bat jaso nuen, eta bertan kontsulta baterako deitzen zidaten, irailaren 10erako, mediku errebisio baterako hain zuzen. Gutunari begiratu eta ohartu nintzen gutun hori uztailaren 10ean idatzi zela, eta Correosek uztailaren 15ean jarri ziola zigilua.
Zerbitzu honek seriotasun handiagoa izan behar lukeela uste dut, baita herritarrenganako errespetua ere, enpresa publiko bat baita.
Honekin herritar guztiak animatu nahi ditut honelako irregulartasunak ikusten dituztenean, bertara joan eta kexa bat jar dezaten. Denon artean zerbitzu duin eta serio bat lor dezagun".
Eva Maria Muñoz Irasuegi